Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2018ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3918

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko epaitegian izapidetzen ari den 322/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

322/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura laburtua– bidaltzeko agindu du Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko epaitegiak. Auzi-errekurtso hori ondoko egintzaren aurka jarri da: Agindua, 2018ko martxoaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ezetsi egiten baita Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2017ko urriaren 5ean eman zuen Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aurkaraturiko ebazpenaren bidez, Goi Mailako Teknikarien Kidegoko Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazio Eskalako lan-poltsa handiagotzeko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonen behin betiko zerrenda ezartzen da.

Administrazio-espedientea igorrita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49. artikuluan xedatzen duenarekin bat, prozeduran interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 23a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala