Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3844

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 654/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 654/2017 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018-06-04an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia bulego judizial honetan.

Betearazpenpeko alderdi Juan C. Flores Carrion jaunari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, ez baitu helbide ezagunik, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau; betearazpenpeko alderdiari aditzera ematen zaio, halaber, aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela hogei eguneko epean.

Bilbao, 2018ko ekainaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala