143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3842
EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Honen bidez, zabaldu egiten da garapenerako lankidetza-arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko 2018rako lau bekatarako eskaerak aurkezteko epea (2018ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez egiten da beka horien deialdia).
Martxoaren 21eko 62/2017 Dekretuak (2017ko martxoaren 24ko EHAA, 59. zk.) erregulatzen ditu garapenerako lankidetza-arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2018ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren (ekainaren 6ko EHAA, 108. zk.) 3.5. artikuluan ezarritakoaren arabera (Ebazpen horren bidez, garapenerako lankidetza-arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau bekaren deialdia egiten da 2018rako), «Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabetekoa izango da eskaerak aurkezteko epea».
Gertakari tekniko baten ondorioz, garapenerako lankidetza-arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko 2018rako beken deialdian parte hartzeko inskripzio-aplikazioa ez zen erabilgarri egon eskaerak aurkezteko emandako epearen azken egunean (http://www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren www.elankidetza.euskadi.eus web-orrialdearen bidez sar daiteke inskripzio-aplikaziora).
Inguruabar horrek eskaeren aurkezpen telematikoari eragin ahal izan dio, legez emandako azken egunean ezin izan baitziren aurkeztu garapenerako lankidetza-arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka esleitzeko prozesuan parte hartzeko eskaerak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.4 artikuluak xedatzen duenez, baldintza hauetan zabaldu daitezke epeak: «Gertakari tekniko batek dagokion sistemak edo aplikazioak normaltasunez funtzionatzea eragozten duenean, eta arazoa konpondu artean, iraungi ez diren epeak zabaltzea erabaki ahalko du administrazioak. Bada, egoitza elektronikoan argitaratu beharko ditu bai gertakari teknikoa, bai iraungi gabeko epearen zabalpen zehatza».
Gertakaria Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren www.elankidetza.euskadi.eus web-orrialdean dago argitaratuta.
Aurrekoaren ondorioz eta 39/2015 Legearen 32.4 artikulua ezarriz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak honako hau
EBAZTEN DU:
Baliodun egun batez zabaltzea garapenerako lankidetza-arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko 2018rako lau beka esleitzeko prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (2018ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez egiten da beka horien deialdia).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 17a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.