143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3839
AGINDUA, 2018 uztailaren 16koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailbururena, 2018. urtean goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.
Ikusirik 2018. urtean egiten diren edo hasten diren goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen 2018ko ekainaren 20ko Agindua.
Kontuan izanda aipatuta Aginduaren 10. artikuluak alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko, eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Balorazio Batzorde bat osatuko dela adierazten duela; eta bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.
Horiek horrela, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).
Batzordekideak:
– Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko arduraduna).
– Iker Ugarte Tutor (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 16a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.