Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3838

AGINDUA, 2018ko uztailaren 16koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordeko kideak izendatu eta argitara ematen dituena.

Maiatzaren 25eko 94/2004 Dekretuak Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea arautzen du.

Dekretuak, 4. artikuluan, Batzordearen osaera eta kideak izendatzeko modua ezartzen du.

Izendapenak egiteko erakunde ordezkatuek bidezko jarduketak egin ondoren, gainerako kideak izendatzeari eta horren berri emateari ekin zaio, jende guztia jakitun egon dadin.

Ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordeko kideak izendatzea eta horren berri ematea. Honako hauek izango dira batzordekide:

1.– Batzordeburua: Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den aldetik.

2.– Batzordeburuordea: José Ángel María Muñoz Otaegi jauna, Kulturako sailburuordea den aldetik.

3.– Jon Redondo Lertxundi jauna, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria den aldetik.

4.– Carlos Sergio Achotegui jauna, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

5.– Goizane Alvarez Irijoa andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

6.– Joseba Koldo Pérez de Heredia jauna, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

7.– Beatriz Arregui Gamir andrea, Euskal Kirol Federazioen Batasunak izendatua, euskal kirol federazioen ordezkari moduan.

8.– Juan José Gude Prego jauna, Euskal Kirol Federazioen Batasunak izendatua, euskal kirol federazioen ordezkari moduan.

9.– Alvaro Gonzalez Perez jauna, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak izendatua, udalen interesak babesten dituzten euskal elkarteek proposatuta.

10.– Maria Tato Mera andrea, kirolaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak izendatua.

11.– Ramón Estankona Loroño jauna, segurtasunaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Segurtasun Sailak izendatua.

12.– Aitor Uriarte Unzalu jauna, segurtasunaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Segurtasun Sailak izendatua.

13.– Marian Ispizua Uribarri andrea, euskal unibertsitatean zientziaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak izendatua.

14.– Iker Ugarte Tutor jauna, Kultura eta Hizkuntza Politikako Saileko funtzionarioa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak izendatua. Idazkari gisa jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe.

Bigarrena.– 1.– Aurreko puntuko 1), 2) eta 3) zenbakietan aipatzen diren Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordeko kideak beren karguetan dirauten bitartean izango dira batzordeko kide, kargu horiek betetzearren izendatu baitira.

2.– Aurreko puntuko 4), 5), 6), 7) eta 8) zenbakietan aipatutako kideek berriz, izendatu dituzten entitateek formalki horien aldaketa jakinarazi arte beteko dituzte karguak.

3.– Gainerako kideen kargu-aldia lau urtekoa izango da eta berriz aukeratu ahal izango dira.

Hirugarrena.– Azken horien kasuan, kideren bat hiltzen bada, gaitasuna galtzen badu, karguari uko egiten badio edo antzeko arrazoiren bat suertatzen bada, horren ordez sartzen dena ordezkatuari gelditzen zitzaion denbora egongo da karguan.

Laugarrena.– Agindu hau onartzen denetik aurrera jarriko da indarrean, alde batera utzita pertsona interesatuei noiz jakinarazten zaien.

Bosgarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 16a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala