143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3833
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko irakaskuntzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak deialdia egin du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko irakaskuntzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren eskakizunak argitaratu dira web-orri honetan: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoren arabera aurkeztu behar dira, han aipaturiko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 28a.
Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,
JESUS LARRAÑAGA GARITANO.