143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3831
AGINDUA, 2018ko uztailaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, C1 eta C2 azpitaldeetako eta E taldeko lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorraren balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez, onartu egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren C1 eta C2 azpitaldeetako eta E taldeko lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorrerako deialdia eta haren oinarriak, baita balorazio-batzordearen osaera ere.
Balorazio-batzordea aldatu beharra sortu denez, beste izendapen batzuk egin behar dira lehen izendatu zirenak ordezteko.
Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartu zuen EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, aipatutako legearen 6.1.j) artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª Arritokieta Zubia Antia kide titularraren kargutik kentzea eta José Luis Arruti del Rey ordezko kidearen kargutik kentzea.
Bigarrena.– Marta Ruiz de Garibai Lacalle kide titular izendatzea eta Oscar Medina Santamaría ordezko kide izendatzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 12a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.