Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2018ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3698

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1000/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1000/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Medius Collection SLk eskatuta, Alvaro Chabarria Vilanovaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Epailea: Ignacio de la Mata Barranco jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko maiatzaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Medius Collection, SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Alvaro Chabarria Vilanova.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: mailegatutako zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA:

Partez baiesten dut Medius Collection SLren ordezkaritzak aurkeztutako demanda; ondorioz, Alvaro Chabarria Vilanova kondenatzen dut auzi-jartzaileari 366 euro ordaintzera, gehi demandatikako legezko interesak, bi puntu gehituta ebazpen honetatik aurrera.

Prozesuko kostuei buruzko kondena berezirik ez dut egiten.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatuari, Alvaro Chabarria Vilanova andreari, legez jarritako moduan jakinarazteko ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren hogeita hamaikan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala