
137. zk., 2018ko uztailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3696
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko maiatzaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «San Antonio-Santa Rita» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.»
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 3ko Aginduaren testuan (2018ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 98. zk.). Agindu horren bidez, Durangoko (Bizkaia) «San Antonio-Santa Rita» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eman zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2018/2728 (1/1) orrialdean, artikulu bakarrean, hau dio:
«San Antonio-Santa Rita» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «San Antonio» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra «San Antonio-Santa Rita Sociedad Cooperativa» erakundea da, Bizkaian dago, Durangoko udalerriko Balbino Garitaonaindia plazako 3. zenbakian, eta 48004180 kode-zenbakia du.»
baina hau esan behar du:
«San Antonio-Santa Rita» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «San Antonio Ikastetxea» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra «San Antonio-Santa Rita Sociedad Cooperativa» erakundea da, Bizkaian dago, Durangoko udalerriko Balbino Garitaonaindia plazako 3. zenbakian, eta 48004180 kode-zenbakia du.»