137. zk., 2018ko uztailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 3 orri.)
- EPUB (321 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3695
EBAZPENA, 2018ko uztailaren 5ekoa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan egin diren aldaketak argitara ematen dituena, 2018ko ekitaldiko bigarrengo hiruhilekoari dagozkionak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuaren barruan, barne-kontrol ekonomikoaren eta kontabilitatearen erabilketa garatzen duen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuko 5. artikuluan xedatzen denaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan egin diren aldaketak argitaratzea erabaki dut. 2018ko ekitaldiko bigarrengo hiruhilekoari dagozkio eta ebazpen honen eranskin gisa eskaintzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 5a.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,
FRANCISCO DE JAVIER LOSA ZIGANDA.