Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2018ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3691

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 3koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2018. urtean.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, 2018. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere, diru-laguntzak emateko emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei.

2017ko abenduaren 14ko Ebazpenaren 10. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu eskabideak, hautaketa-batzordeak proposatutakoaren arabera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebazpena.

Ebazpen horretan 13. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, diru-laguntza onartu ostean, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa, gainerako % 25a, berriz, sortutako gastu guztiak 2019ko martxoaren 1era bitartean justifikatu ondoren.

Adierazitakoagatik, eta hautaketa-batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Diru-laguntzak ematea I. eranskinean zerrendatuta dauden erakunde, elkarte eta fundazioei: orotara, berrehun eta berrogei mila (240.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.

Bigarrena.– Ordezko izendatzea II. eranskinean aipatzen diren entitateak, kasuan kasu gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoa ere adierazten da.

Hirugarrena.– Laguntzak ukatzea III. eranskinean agertzen diren entitateei, han adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 3a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUKO DIREN ERAKUNDE, ELKARTE ETA FUNDAZIOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ORDEZKO ERAKUNDE, ELKARTE ETA FUNDAZIO ONURADUNEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZA UKATU ZAIEN ERAKUNDE, ELKARTE ETA FUNDAZIOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala