Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2018ko uztailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3687

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 02/18-G-CA zehapen-prozeduran Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eman duen ebazpena.

Hainbat saio egin ditugun arren, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpena Araceli Arteaga Arriza andreari, hau da, Bar Kaixo establezimenduaren titularrari (Zurradero 4, Bergara, Gipuzkoa). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2018ko maiatzaren 17an, ebazpena eman dela, osasun-araudiaren arau-hauste arin bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio aipatutako sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera zenbatuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez. Halaber, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso ere jarri ahal izango da.

– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago honako helbide honetan: Osasuneko Lurralde Ordezkaritza (Antso Jakitunaren hiribidea 35, Donostia, Gipuzkoa).

– Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea igaro ondoren, premiamendu-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2018ko ekainaren 26a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala