Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2018ko uztailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3685

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer epe dagoen egoki irizten diren oharrak egiteko, Arrasateko (Gipuzkoa) Zabolain Zaldi Zentro Hipoterapeutikoko Plan Bereziaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuari dagokionez. Izan ere, ingurumen-organoak oinarritzat erabil ditzake oharrok ingurumen-azterketa estrategikoa egiteko.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei.

Kontsulta hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, zehaztapen hauek egiten zaizkie:

Interesdunek egoki irizten diren iradokizunak aurkez ditzakete, 45 eguneko epean, iragarki hau BOEn argitaratzen denetik aurrera.

Espedienteko agiriak interesdunen eskura daude:

– www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus ( Ingurumena( Ingurumen-inpaktua( Parte hartu

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 4a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala