Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2018ko uztailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3678

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 2koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2017-2018 ikasturtean batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dituena.

Martxoaren 15eko 35/2011 Dekretuak, otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatu zuenak, Batxilergoko Sari Bereziak arautu eta haiek emateko baldintzak ezartzen ditu.

Hezkuntza Sailak, dekretu hori oinarri hartuta, Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin zuen, 2017-2018 ikasturtean batxilergoko ikasketak bukatu eta dekretuan ezarritako helburu horiek lortzen etengabe saiatu ziren ikasleentzat. Hezkuntzako sailburuak egin zuen deialdia, 2018ko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez (2018ko maiatzaren 14ko EHAA).

Hori dela eta, probak egin ondoren, eta epaimahaiak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– 2017-2018 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari bereziak esleitzea, 2017-2018 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deia egiten duen 2018ko maiatzaren 4ko Aginduaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera.

2.– Saria jaso duten ikasleen zerrenda argitaratzea (I. eranskinean jaso da zerrenda).

3.– Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratzea ebazpena eta ikasle sarituen behin betiko zerrenda, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 2a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala