136. zk., 2018ko uztailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3675
EBAZPENA, 2018ko ekainaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez instalazioa baimendu eta proiektu hau onartzen baita: «132/30 kVko Zaldibar TA, transformazio-azpiestazioaren aldaketa», Zaldibarko udalerrian.
Zerbitzua: energia.
Erref./ Sub N.º 30 IFT/TLE.
Esp: 48-AT-E-2017-00021 y 48-AT-E-2017-00024.
AURREKARIAK
1.– 2017ko abenduaren 26an eta 2017ko abenduaren 29an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (egoitza: San Adrian etorbidea, 48 Bilbao) honako hau eskatu zuen: Zaldibar udal-mugarteetan (Bizkaia), 132/0 kVko «Zaldibar TA» transformazio-azpiestazioaren aldaketa egiteko administrazio-baimena eta, proiektuaren onespena. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoak aurkeztu zituen; proiektua Eugenia Dorronsoro Paulis industria-ingeniariak sinatu zuen, eta Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargoak ikus-onetsi zuen, 2017ko abenduaren 14an (ikus-onespenak V/3/17/00705 zenbakia du), eta 2017ko abenduaren 20ko eskumen-adierazpenari jarraikiz, hurrenez hurren.
2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko: 2018ko urtarrilaren 26ko BAOn argitaratu zen, eta 2018ko urtarrilaren 29ko EHAAn.
3.– 2018ko urtarrilaren 18an, ofizio bana igorri zitzaien Zaldibarko udalari eta Agencia Estatal de Seguridad Aérea-ri eskatzeko txostena egitea eta bertan adieraztea instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki irizten ziren baldintza teknikoak aurkeztea. Zaldibarko Udalari berriz egin zitzaion eskaera 2018ko maiatzaren 18an.
4.– Arauzko izapideak beteta, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk erakunde guztien izapideak onartu ditu, batez ere Zaldibarko Udalak eta Agencia Estatal de Seguridad Aérea delakoak aurkeztutakoak, eta espedienteari atxiki zaizkio.
LEGE-OINARRIAK
Bat.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.
Bi.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2018ko ekainaren 26ko txostena aztertu da.
Hiru.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenaren arabera, energia, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten da. Eskuordetza honen bidez, Bizkaiko lurralde-ordezkariak ebazpen hau ematen du.
EBAZTEN DU:
Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri instalazio hau ezartzeko eta haren gauzatze-proiektua onesteko: «132/ kVko Zaldibar TA, transformazio-aspiestazioaren aldaketa», Zaldibarko udalerrian. Jardueraren ezaugarri nagusiak:
● 132kVko sistema: etengailu automatikoak ordeztea, ebakigailuak motorizatzea, tentsio-neurketa sistema aldatzea eta eusteko egitura metalikoaren ezartzea.
● 30kVko sistema: barrualdeko gelaxkak jartzea kanpoko posizioak trinkotzeko, lurrerako erreaktantziak, transformadore osagarriak eta babes-sistemak aldatzea, eta beharrezko obra zibila eraikitzea (metalezko egitura, gelaxkak kokatzeko eraikin aurrefabrikatua, eta abar).
Ebazpen hau 282/2002 Dekretuari jarraituz eta baldintza orokor hauek kontuan hartuz ematen da:
1.– Aipatutako proiektuari jarraituz egin beharko dira obrak. Proiektuak Ivan Martín Cavia industria-ingeniariak sinatuta egon beharko du, 2017ko apirilaren 7ko adierazpenaren arabera.
2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da gehienez ere, ebazpenaren titularrari jakinarazten zaion egunetik hasita.
3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman dezan eta abian jartzeko akta egin dezan.
4.– Edozein direla ere obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumeneko baimenak edo lizentziak eta bestelakoak, eta horiek aparte utzita ematen da baimen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea zainduta betiere.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Bilbao, 2018ko ekainaren 27a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.