136. zk., 2018ko uztailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3669
658/2018 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ane Miren Lasa Arizketa andrea kentzen baita Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostutik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 445/2014 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 6ko EHAA, 83. zk.), Ane Miren Lasa Arizketa andrea Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatua izan zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ane Miren Lasa Arizketa andrea Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko uztailaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.