136. zk., 2018ko uztailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3668
656/2018 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez M.ª Luisa Fernández González andrea kentzen baita Larrialdien kudeaketa-zuzendariaren lanpostutik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 2070/1998 Ebazpenaren bidez (abenduaren 23ko EHAA, 244. zk.), M.ª Luisa Fernández González andrea Larrialdien kudeaketa-zuzendari izendatua izan zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Luisa Fernández González andrea Larrialdien kudeaketa-zuzendariaren lanpostutik kentzea, erretiroa hartu duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko ekainaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Osakidetzako Larrialdietako zerbitzuari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.