135. zk., 2018ko uztailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3664
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 425/2018 prozedura arruntean.
Justizia Administrazioko zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
425/2018 prozedura arrunta, ELA Konfederazio Sindikalak otsailaren 27ko 29/2018 Dekretuaren aurka aurkeztua (dekretu horren bidez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak, Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkienak).
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa dutenak epatzen dira, EAEko Auzitegi Nagusian ager daitezen eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 3an.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.