135. zk., 2018ko uztailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3663
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak erabaki duela hasiera ematea kontsumo arloko SAN-48A001-57-2018 zehapen-prozedurari.
Ezinezkoa izan da erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Erabaki horren arabera, jakinarazten da I lamparas.com-i zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2018ko maiatzaren 22an, kontsumo arloan ustez arau-hausteak egin omen dituelako.
Legezko ohartarazpenak:
Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia aztertzeko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobidek Bilbon duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea (Recalde zumarkalea 39 A).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.