135. zk., 2018ko uztailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3662
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako B-17/2018-T zehapen-prozeduran egin duen ebazpen-proposamena.
Elmehdi Zahraoui (AIZ: Y-4013702-D) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2018ko ekainaren 14an ebazpen-proposamena egin zuela izapidegileak, goian aipatutako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik irekitakoan (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko eta Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua, Bilbao– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta han dauden agirien kopiak eskuratzeko.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» eragina du epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2018ko uztailaren 2a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.