135. zk., 2018ko uztailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
3661
IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2018ko apirilaren 9ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez ebatzi egiten da gora jotzeko errekurtso bat.
Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi Ebazpen hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 eta 46. artikuluek.
Iragarki hau argitara ematen da, eta interesdunak jakinarazpen indibidualtzat hartu behar du, ohartarazpen hauekin:
Ebazpen hori aztertu dezake Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz; tfnoa.: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.