Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2018ko uztailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3653

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 131/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 131/2018 apelazio-errekurtsoa (2000 PZL).

Errekurtsogilea: Silvia Lopera Gamero andrea.

Abokatua: Jose Ignacio Lopez de Maturana Gumucio jauna.

Prokuradorea: Maria Odile Seoane Osa andrea.

Auzi-iheslaria: Joao Filipe Pereira de Oliveira.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horren gainean, 241/2018 epaia eman zen, 2018-05-18an. Honela dio epaitzak:

«Ezesten dugu Silvia Lopera Gamero andreak Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian adingabeko seme-alabentzako neurrien 585/2016 prozeduran emandako 415/2017 epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa, eta, horrenbestez, epaia berretsi egiten da, eta ez da kostuei buruz ez da berariazko aipamenik egiten.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ren 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0008-0000-06-0131-18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtso-egileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du, kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOren 15. X.G.).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.»

Joao Filipe Pereira de Oliveira demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala