Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2018ko uztailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3651

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Portugaleteko (Bizkaian) «Santa María» Haur, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Santa María ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Bi dekretu hauek ikusi dira: 2014ko otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua –zeinaren bidez arautzen baitira hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak, eta hamalau oinarrizko lanbide titulu onartzen baitira– eta 2016ko uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen baita Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko–. Bigarren dekretu horren III. eranskinean Informatika eta Komunikazioetako oinarrizko lanbide-heziketaren titulua garatzen da. Bada, dekretu horiek eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe pribatu honen baimena aldatzen da 2018-2019 ikasturterako:

Kode-zenbakia: 48006887.

Izen generikoa: Haur, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Santa María».

Titularra: Hermanos de la Instrucción Cristiana (Menesianos).

Helbidea: Alberto Palacio kalea 2.

Udalerria: Portugalete.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Informatika eta Komunikazioak» Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako ikastetxeetarako:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ Garraioa eta Logistika. edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○Informatika eta komunikazioak Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Plataforma anitzeko aplikazioen garatzea goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar berekin hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala