Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2018ko uztailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
3646

IRAGARKIA, Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuko buruaren lanpostua berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2018ko uztailaren 11ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (80. zk.), Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuko buruaren lanpostua berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Interesdunek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari bidali behar dizkiote eskabideak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatzen duen bide bat erabili ahal izango dute horretarako. Hori egiteko, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 2a.

Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala