135. zk., 2018ko uztailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
3644
EBAZPENA, 2018ko uztailaren 2koa, Gipuzkoako Batzar Nagusien Osoko bilkurarena, zeinaren bidez agintzen baita ekainaren 19ko 1/2018 Foru Dekretu-Araua argitaratzea (foru dekretu-arau horren bidez, sozietateen gaineko zerga, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga, eta zergen Foru Arau Orokorra aldatzen dira), maiatzaren 23ko 12/2002 Legean abenduaren 28ko 10/2017 Legeak (lege horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko ekonomia-ituna onartzen da) sartu dituen aldaketak haien barruan txertatzeko.
Barne Araudiaren 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaurko osoko bilkuran erabaki dute ekainaren 19ko 1/2018 Foru Dekretu-Araua baliozkotzea (foru dekretu horren bidez, sozietateen gaineko zerga, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga, eta zergen Foru Arau Orokorra aldatzen dira), maiatzaren 23ko 12/2002 Legean abenduaren 28ko 10/2017 Legeak (lege horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko ekonomia-ituna onartzen da) sartu dituen aldaketak haien barruan txertatzeko. 2018ko ekainaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 119. zenbakian.
Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.
Donostia, 2018ko uztailaren 2a.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,
EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.