133. zk., 2018ko uztailaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3594
IRAGARKIA, zeinaren bidez deialdi bat egiten baita Debabarreneko ESIn gainbegirale orokorraren lanpostu bat (Zahartzaroaren, Kronizitatearen eta Erizaintzako arlo Asistentzialaren Dependentziaren koordinatzailea) betetzeko izendapen aske bidez.
Debabarrena ESIko zuzendari gerenteak deialdi bat egin du, Debabarrena ESIn gainbegirale orokorraren lanpostu bat (Zahartzaroaren, Kronizitatearen eta erizaintzako arlo asistentzialaren dependentziaren koordinatzailea) betetzeko izendapen askearen bitartez. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraiki aurkeztu beharko dira, han adierazitako epearen barruan, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Mendaro, 2018ko maiatzaren 22a.
Debabarren ESIko zuzendari gerentea,
MARBELLA GARCÍA URBANEJA.