133. zk., 2018ko uztailaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3590
626/2018 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren Bidez, M.ª Teresa Gordoa Mendizabal andrea izendatzen da Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko.
Aztertua izan da Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 4ko 508/2018 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2018ko maiatzaren 22ko EHAAn (97. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta aztertu dira lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da M.ª Teresa Gordoa Mendizabal andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Teresa Gordoa Mendizabal andrea izendatzea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari.
Bigarrena.– Izendapen honek 2018ko ekainaren 13tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.