Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2018ko uztailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA OFIZIALA
BILBOKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ITSASKETA GANBERA OFIZIALA
GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ITSASKETA BAZKUNDE OFIZIALA
3516

IRAGARKIA, enplegua sustatzeko diru-laguntzetarako 2018ko deialdiari buruzkoa. Kualifikaziorako eta Enplegurako Programa Integrala. Gaikuntza-plana.

Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza-Ganbarek deialdi bat egiten dute, helburu duena laguntzak ematea enpresei –langabetuak kontrata ditzaten– eta enpresa-jarduera bat edo jarduera profesional bat abian jartzea erabakitzen duten ekintzaileei. Horretarako, bukatua izan behar dute Gaikuntza Planaren bokaziorako orientazio-fasea, Kualifikaziorako eta Enplegurako Programa Integralaren barruan. Europako Gizarte Funtsa(EGF) kofinantzatuko ditu laguntza hauek, 2014-2020 aldirako Gazte Enpleguaren Programa Operatiboaren barruan.

Iragarki hau argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta bukatu, 2018ko abenduaren 31ko deialdian ezarritakoari jarraituz bukatuko da. Deialdiko testu osoa eskuragarri dago ganbera bakoitzaren web orrian:

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala: www.camaradealava.com

Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera Ofiziala: www.camarabilbao.com

Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofiziala: www.camaragipuzkoa.com

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 5a.

Arabako Ganberako presidentea,

GREGORIO ROJO GARCÍA.

Bilboko Ganberako presidentea,

JOSÉ ANGEL CORRES ABÁSOLO.

Gipuzkoako Bazkundeko presidentea,

PEDRO ESNAOLA LATASA.


Azterketa dokumentala