126. zk., 2018ko uztailaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3436
IRAGARKIA, Miraconcha-Easo ABEEk Donostian (Gipuzkoa) Donostialdeko metroko Miraconcha-Easo tarteko tuneleko urak lurretik itsasora isurtzeko eskatutako baimenaren espedientea jendaurrean jartzen duena.
Espedientearen kodea: VTM-G-2018-0005.
Eskatzailea: Miraconcha-Easo ABEE.
Jarduera: eraikuntza.
Jardueraren kokapena: Tolosako hiribidea 5-1, 20018 – Donostia.
Ingurune hartzailea: Urumea ibaia.
Isurketa gunea:
UTM koordenatuak: X= 580.863 Y= 4.795.580.
Infiltrazioko urak / tunela egitea.
Hori guztia jendaurrean egongo da egutegiko eta ondoz ondoko hogei (20) egunez, iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Aldi horretan, bada, isurketa horrek kalte egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan, Donostian (Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua). Izan ere, han egongo da espedientea eskuragarri, nahi duenak azter dezan.
Donostia, 2018ko ekainaren 11.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.