Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2018ko uztailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3424

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 46/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 46/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Alokabide SA.

Abokatua: Unai Ruiz Lacasa.

Prokuradorea: Jesus Martin Arrieta Vierna.

Demandatua: Vera Clara Rosario Meneses.

Gaia.

Yolanda Mendia Rodriguezek, Justizia Administrazioaren letradua den aldetik, jakinarazten du aipatutako judizio arruntean epaia eman dela 2018ko apirilaren 10ean. Hauek dira idazpurua eta xedapenak:

Nik, Mónica Basurto Garridok, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 46/2018 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Alokabide SA, Ruiz letraduak lagundua eta Arrieta prokuradoreak ordezkatua.

Demandatua: Vera Clara Rosario Meneses, auzi-ihesean dena.

Epea bukatzearekin eta diru-zenbatekoa erreklamatzearekin lotutako utzarazpenari buruzkoa da auzia.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Alokabide SAk Vera Clara Rosario Menesesen aurka jarritako demanda eta 2017-09-23an alderdiek Gasteizko Pablo Picasso kaleko 8. zenbakiko 2.a B solairuan kokatutako etxebizitza alokatzeko izenpetutako errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen dut, epea iraungi egin baita; ondorioz, utzarazpena deklaratzen dut eta Vera Clara Rosario Meneses kondenatzen horren arabera Gasteizko Pablo Picasso kaleko 8. zenbakiko 2.a B solairuan kokatutako etxebizitza uztera, eta ohartarazten diot hori ez badu egiten kanporatu egingo dutela.

Halaber, Vera Clara Rosario Meneses kondenatzen dut Alokabide SAri errenta ez ordaintzeagatik zorretan duen zenbatekoa eta horri lotutako gainerako gastuak –2018ko apirilaren 5ean, 5.032,95 euro egiten zuten– ordaintzera, baita etxebizitza utzi aurretik ordaintzeko epea amaitua duten hilekoak eta gainerako gastuak ere, eta ebazpen honen zuzenbideko hirugarren oinarrian adierazitako interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Vera Clara Rosario Meneses demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala