126. zk., 2018ko uztailaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3422
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 429/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 429/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Sopelmar Erkidego Federazioaren Jabekideen Erkidegoa.
Abokatua: Alvaro Sola Perez.
Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.
Demandatua: Genoveva Ibarra Azpiolea eta Iñaki Azcorra Bilbao.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu judizioan, epaia eman da 2018-03-21ean, eta honako hauek dira xedapenak:
Osorik baiesten dut Paula Basterreche Arcocha epaitegietako prokuradoreak Sopelmar Erkidego Federazioaren Jabekideen Erkidegoaren izenean eta haren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Iñaki Azkorra Bilbao eta Genoveva Ibarra Azpiolea jaun-andreen aurkakoa. Horrenbestez, demandatu horiek kondenatzen ditut auzi-jartzaileari batera eta solidarioki ordaintzera honako hauek: 2.800,87 euro, eta tronkoaren zenbatekoaren interesak, demandaren egunetik (2017ko irailaren 26tik) aurrera sortutakoak. Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot, eta hark batera eta solidarioki erantzun beharko du.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko martxoaren hogeita batean.
Genoveva Ibarra Azpiolea eta Iñaki Azcorra Bilbao demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2018ko martxoaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.