Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2018ko uztailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3416

AGINDUA, 2018ko ekainaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Bilbon (Bizkaian) dagoen «Harrobia» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

«Harrobia» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); ekainaren 651/2017 Errege Dekretua, Egokitze Fisikoko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzekoa (uztailaren 8ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2018-2019 ikasturtetik aurrera ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode-zenbakia: 48015748.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Harrobia».

Titularra: Ibar Ezkerra Ikastola Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Plaza de la Cantera, 4.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Egokitze fisikoa» Goi mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzarako:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ Marketina eta publizitatea goi-mailako heziketa -zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Irudia eta soinua:

○ 3D animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak goi-mailako heziketa -zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ Mikroinformatika sistemetako eta sareak erdi-mailako heziketa -zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea goi-mailako heziketa -zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Jarduera fisikoak eta kirolak:

○ Natur-ingurunean gorputz-eta kirol-ekintzak gidatzea erdi-mailako heziketa -zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Gorputz eta kirol ekintzak sustatzea goi-mailako heziketa -zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Egokitze fisikoko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularra izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzulea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala