126. zk., 2018ko uztailaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3415
EBAZPENA, 2018ko ekainaren 11koa, Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Iekorako udalerrian (Araba) «Cooperativa Yecora» transformazio-zentroa eta elikadura-linea mistoa (airekoa eta lurpekoa) baimentzen baitira, bere proiektua onartzen baita eta onura publikoaren deklarazioa egiten baita.
Espediente-zenbakia: 01ATY 201800009.
AURREKARIAK
1.– 2018/03/27an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk administrazio-baimena, baliagarritasun publikoaren aitorpena eta egikaritze-proiektuaren onespena eskatu zituen, Iekorako udalerrian (Araba) «Cooperativa Yecora» transformazio-zentroa eta 13,2 kV-ko elikadura-linea mistoa (airekoa eta lurpekoa) egikaritzeko.
2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira delako proiektua eta aipatu eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasunen eta eskubideen bana-banako zerrenda, honako lege-xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena; Sektore elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak, eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua.
3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkiak Iekorako udaletxeko iragarki-taulan argitaratu ziren –2018ko apirilaren 17tik maiatzaren 28ra arte, biak barne–, bai eta 2018ko maiatzaren 4ko ALHAOn, 2018ko apirilaren 17ko EHAAn eta 2018ko apirilaren 17ko Diario de Noticias de Álava egunkarian ere.
4.– Jendaurreko erakustaldiaren izapidea egiten ari zelarik, Sail honek Iekorako Udalari separata bat bidali zion, eta Iekorako Udalak ez du alegaziorik aurkeztu epearen barruan.
ZUZENBIDE OINARRIAK
1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraituz: Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena.
2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenari jarraikiz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaritzen esku uzten da energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena. Eskuordetza horren bidez ematen da ebazpen hau.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har aplikatu behar diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako lurralde-ordezkariak honako hau
EBAZTEN DU:
1.– Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari Iekorako udalerrian (Araba) «Cooperativa Yecora» transformazio-zentroa eta 13,2 kV-ko elikadura-linea mistoa (airekoa eta lurpekoa) izeneko instalazioarentzat, eta bere proiektua onartzea.
2.– Baimendu den instalazioa onura publikodun deklaratzea.
Ebazpen hau 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera ematen da, baldintza orokor hauek kontuan hartuta:
1) Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.
2) Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik hasita.
3) Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Arabako Lurralde-ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena emate eta abian jartzeko akta egite aldera.
4) Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direlarik ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak ezertan ere eragotzi gabe ematen da ebazpena, jabetza-eskubidea salbu utzita.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 11.
Arabako Lurralde-ordezkaria.
«2006-12-04ko Aginduaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera».
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.