Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2018ko uztailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3414

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, 2018ko martxoaren 22ko Ebazpenean zeuden akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, 2017. urterako eskatutako diru-laguntzak onetsi eta ukatu ziren. Laguntza haiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren 2017ko urriaren 11ko Aginduaren babesean eman ziren.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 11ko Aginduaren babesean, Leader zonako landa-inguruko udalerrietan ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko 2017ko ekitaldirako diru-laguntzetarako deialdia egin zen. Zona hori Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 aldirako Programaren esparruan onartu zen.

Deialdi hau Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzaren 2018ko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen eta 2018ko maiatzen 17ko EHAAn argitaratu zen (94. zk.).

Nolanahi ere, administrazio honek, ebazpena aztertu ondoren, akats informatiko bat dagoela ikusi du, etxebizitzetarako laguntzen lerroan (aipaturiko 2017ko urriaren 11ko Aginduaren IV. kapitulua): 10 espedientetan laguntzeko modukoak diren zenbatekoak gaizki daude, zehatzago esanda, arauak baimentzen duen gehienezko laguntza jasotzen duten zenbatekoak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, beren kabuz edo interesdunen eskariz, akats materialak, egintza-akatsak edo akats aritmetikoak.

Mota horretako akats bat aurkitu da 2017ko urriaren 11ko Aginduaren babesean eskatutako diru-laguntzak onartu eta ukatzen dituen Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2018ko martxoaren 22ko Ebazpenaren I. eta II. eranskinetan. Hori dela eta, akatsa zuzentzeko asmoz, sistematikotasun eta argitasun arrazoiengatik, laguntzeko moduko zenbatekoak aldatzea erabakitzen da.

Horren indarrez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2017ko urriaren 11ko Aginduaren babesean eskatutako diru-laguntzak onartu eta ukatzen dituen Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2018ko martxoaren 22ko Ebazpenaren I. eta II. eranskinetan aurkitutako akatsak zuzentzea. Horretarako, koadro honetan agertzen diren eta adierazitako hurrenkera-zenbakia duten espedienteetan, laguntzeko moduko inbertsioaren zenbatekoak honela aldatzea erabakitzen da:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta pertsona interesdunak, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.


Azterketa dokumentala