Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2018ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BASAURIKO UDALA
3406

IRAGARKIA, zeinaren bidez behin betiko onespena ematen baitzaio Basauriko zarataren aurkako 2018-2022ko ekintza-planari.

2018ko maiatzaren 31ko ohiko osoko bilkuran, Udalbatzak botoen gehiengoz erabaki zuen Lurralde-politika eta Kontratazioko Informazio Batzordearen txostena erabaki bihurtzea. Ondorioz, behin betiko onespena eman zioten Basauriko zarataren aurkako 2018-2022ko ekintza-planari.

Interesdunek dokumentazio osoa dute eskura Basauriko udaletxean, zehazki Lurralde-politika eta Kontratazio Arloan (Kareaga Goikoa 52, 3. solairua).

Basauri, 2018ko ekainaren 14a.

Alkatea,

ANDONI BUSQUET ELORRIETA.


Azterketa dokumentala