125. zk., 2018ko ekainaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3402
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-29/2018-AD zehapen-prozedurari hasiera emateko hartu duen erabakia.
Sara López Salgado andreari (NAN: 14701124-F) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horrexegatik argitaratzen da iragarki hau.
Iragarki honen bidez jakinarazten zaio, 2018ko maiatzaren 29an, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik, hasiera eman zitzaiola zehapen-espedienteari.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki irizten diren frogabideak proposatzeko. Epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango dute Osasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Rekalde zumarkalea 39A, 5. solairua, Bilbao).
Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.
Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorietarako, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura, eta hasieran ezarritako isun zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.
Jakinarazi behar da, halaber, ebazpena eman baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo duela prozedura, eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaiola.
Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzioetan edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionez, «dies a quo» bezala ondorioak izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2018ko ekainaren 18a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.