125. zk., 2018ko ekainaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3398
IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 21ekoa, Etxebizitzako Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita etxebizitza ikuskatzeko prozedurako entzunaldi-izapidea.
Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak, bost eguneko epean, Etxebizitzako Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego 2) agertu ahal izango dira, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko. Halaber, hamar eguneko epea izango dute, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 21a.
Etxebizitzako Arabako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.