Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2018ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3396

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 1579/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1579/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Unión Financiera Asturiana, S.A., Establecimiento Financiero de Crédito.

Abokatua: Alfredo Prieto Valiente.

Prokuradorea: Itziar Landa Irizar.

Demandatua: Javier Igartua Echevarria.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-03-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Unión Financiera Asturiana, S.A.k Javier Igartua Echevarria demandatuaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez; demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 6.836,20 euro ordaintzera. Aipatu zenbatekoak zenbait interes sortuko ditu, zehaztuta daudenak ebazpen honetan jasotako zuzenbideko hirugarren oinarrian.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Javier Igartua Echevarria demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez, oinarri hartuta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala