125. zk., 2018ko ekainaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3381
96/2018 DEKRETUA, ekainaren 26koa, Zerga Administrazioko zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko ekainaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ane Etxenausia Aramburuzabala andrea Zerga Administrazioko zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek 2018ko uztailaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko ekainaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.