Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ORTUMENDI BAT, S.COOP.
3344

IRAGARKIA, Likidazioan den Ortumendi Bat, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegiteari buruzkoa.

2018ko martxoaren 22an, 16:30ean, bigarren deialdian, Likidazioan den Ortumendi Bat, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ezohiko batzar orokorra egin zen, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren egoitzan (Nafarroako errege-erreginen kalea 51, 01013 Vitoria-Gasteiz – Araba). Kooperatiba osatzen duten 79 bazkideetatik 39 agertu ziren batzarrera, eta, han honako erabaki hauek hartu ziren aho batez:

ERABAKIAK

«Likidazioan den Ortumendi Bat, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegitea».

«Likidazioan den Ortumendi Bat, S. Coop. kooperatiba-sozietateko artezkaritza-kontseiluko administratzaileak kargutik kentzea» eta Borja Kristobal Peña jauna izendatzea kooperatibako likidatzaile bakarra, sozietatearen estatutuetako 44. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak ezarritakoaren arabera.

«Aho batez onartzea Likidazioan den Ortumendi Bat, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen 2018ko maiatzaren 21ean itxitako likidazioaren hasiera bateko balantzea».

«Ohiko batzar orokor honetan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Aipatutako ohiko batzar orokor horren akta amaieran onartu zen, eta idazkariak, lehendakariak eta horretarako izendatutako bazkideek sinatu zuten, batzarra amaitzean.

Jasota geratu da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren egoitzan.

Ortuella, 2018ko ekainaren 20a.

Likidatzaile bakarra,

BORJA KRISTOBAL PEÑA.


Azterketa dokumentala