Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3339

EDIKTUA, 284/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Merkataritza Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 284/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Euskaloil Service, S.L.

Abokatua: Elvira Rodriguez Ballve.

Prokuradorea: Irune Otero Uria.

Demandatua: Jose Miguel Urdangarin Unzueta.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-14an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut funtsean Euskaloil Service S.L. enpresak –Irune Otero prokuradoreak ordezkatuta– jarri duen demanda, José Miguel Urdangarín Unzueta-ren aurkakoa.

Jose Miguel Urdangarín Unzueta-ren erantzukizun solidarioa deklaratzen dut Euskaloil Service S.L. enpresaren aurrean, Mercantil Catering Saburdii S.L. enpresaren 5.807,55 euroko zorrean.

Jose Miguel Urdangarín Unzueta kondenatzen dut kopuru hauek ordaintzera Euskaloil Service S.L. enpresari: 5.807,55 euro gehi legezko berandutze-interesak (diruaren legezko interesa) 2016-09-21etik ordainketara arte, hartara eragotzi gabe legezko interesa bi puntutan gehitzea epai honetatik aurrera, nahitaezko betearazpena izanez gero.

Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Jose Miguel Urdangarin Unzueta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala