123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3337
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1236/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1236/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Habuha Fadali Nayem.
Abokatua: Fernando Añua Salazar.
Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.
Demandatua: Sidi Mohamed Aali.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da, 2018-04-16an. Hona hemen idazpurua:
Vitoria-Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 1236/2017 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Habuha Fadali Nayem, demandatzailea, Sanchiz Capdevila prokuradorearekin; eta bestetik, Sidi Mohamed Ali demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.
Sidi Mohamed Ali demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.