123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3336
EDIKTUA, 1002/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1002/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Limite 24 SL.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Weucles Candido Silva.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-09an. Hona hemen epaitza:
221/2018 EPAIA
Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamazortziko maiatzaren bederatzia.
Nik, Belén González Martínek, barruti honetako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 1002/2017 hitzezko judizioaren prozedurako autoak. Prozedura hori bideratu da Limite 24 SLk eskatuta, Weucles Cándido Silvaren aurka (auzi-ihesean eta ordezkaririk gabe prozesu honetan). Bada, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera:
Weucles Cándido Silva demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.