123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3334
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 4/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
jakinarazpen-zedula
Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 4/2016 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Kathi Diane Mejia Lozanok eskatuta hasi da, William Padilla Palacioren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:
139/2017 EPAIA
Epailea: Ana Rosa Rincón Varona.
Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazazpiko abenduaren hogeita bia.
Alderdi demandatzailea: Katyhi Diane Mejia Lozano.
Abokatua: Ainoa Peil.
Prokuradorea: Miren Irune Gorroño Menchaca.
Alderdi demandatua: William Padilla Palacio.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
EPAITZA
Osorik baiesten dut Miren Irune Gorroño Mentxaka epaitegietako prokuradoreak Kathi Diane Mejia Lozanoren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, William Padilla Palacioren aurkakoa, zeina auzi-ihesean baita. Horrenbestez, Kathi Diane Mejia Lozanoren eta William Padilla Palacioren arteko ezkontza desegintzat jotzen dut.
Ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak.
Halaber, aurkako itunik izan ezean, amaitu egiten da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotzeko duen aukera.
Ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Eta William Padilla Palacio demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren hamazazpian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.