Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3333

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 496/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 496/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Europoleo SLk eskatuta, Jose Urigoitia Lopez de Letonaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Osorik baiesten dut Europoleo SLk, Ana M.ª Rodríguez bere administratzaile bakarrak ordezkatuta, aurkeztutako demanda, Jose Urigoitia Lópezen aurka, zeina auzi-ihesean baita. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari 710,69 euro ordaintzera, gehi printzipalaren gaineko % 8ko berandutze-interesak –demanda aurkeztu zenetik epai hau eman artekoak–, hargatik eragotzi gabe PZLren 576. artikulua. Prozesu-kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen zaizkio espresuki.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jose Urigoitia Lopez de Letona demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala