123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3332
EDIKTUA, ondasun-erkidegoari buruzko 1481/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
FEDE EMATEN DUT:
1481/2013 judizio arruntean, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak, 2018ko urtarrilaren 4an.
Josefa Uribelarrea Azcaray, Maria Gloria Arrondo Sopeñaren jaraunspen jasogabea, Wenceslao Armando Lopez Portillaren jaraunspen jasogabea, Angela Carre Rubioren jaraunspen jasogabea, Celso Tomas Lopez eta Maria Purificacion Achaerandio Goiti non dauden ez dakigunez, honen bidez jakinarazten zaie epaia, eta, halaber, aditzera ematen zaie apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela ebazpen horren aurka (PZLb-ko 455. artikulua).
Interesdunek eskuragarri dute jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, bi mila eta hamazortziko maiatzaren bian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.