123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3330
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 565/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 565/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Lubis Evelin Maldonado Jimenez.
Alderdi demandatua: Fiskaltza eta Olvin Hernan Martinez Jimenez.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.
Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio:
EPAITZA
Partez baiesten dut Lubis Evelin Maldonado Jiménez andreak Olvin Hernán Martínez Jiménez jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, neurri hauek onartzen ditut alderdiek XXXXX eta XXXXX adingabeko seme-alabekin izango dituzten harremanak arautzeko:
A) Bertan behera uztea Olvin Hernán Martínez Jiménez jaunak XXXXX eta XXXXX adingabeko seme-alaba komunekiko zuen guraso-ahala; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak komunikazio- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.
B) Zaintza ez duen gurasoak seme-alaben aldeko mantenu-pentsio bat ordaindu beharko du, hileko 120 eurokoa (60 euro seme-alaba bakoitzeko), hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan. Pentsioa urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.
C) Semen-alaba adingabeen ezohiko gastuak, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa, eta zenbat diru ordaindu behar den; eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira bertan). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ................................ Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.