Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3329

EDIKTUA, 116/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 116/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caixabank, S.A.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Tomás Salvador Palacios.

Demandatua: Isaac Morales Arregui.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-22an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Caixabank, S.A.k aurkeztutako demanda, Isaac Morales Arregui jaunaren aurkakoa.

– Deklaratzen dut ordaintzeko betebehar ororen mugaeguneratzea aurreratu dela kontratu honetan: hipoteka-maileguko eta fidantzako kontratua, aldeek hitzartua, José Manuel Domingo Serrano Errenteriako notarioak 2007ko urriaren 24an emandako eskritura baimenduaren bidez (protokolo zk.: 1288).

– Demandatua kondenatzen dut demandatzaileari honako hauek ordaintzera: auzi-jartzaileri zor dizkion tronkoaren zenbateko guztiak, eta demandaren egunera arte sortutako interes arruntak eta berandutze-interesak (hau da, ehun eta hogeita hemeretzi mila hirurehun eta hogeita hamabi euro eta hirurogeita hamahiru zentimo). Gainera, KZko 1108. artikuluan aurreikusitako interesak aplikatuko dira, bai eta PZLko 576. artikulukoak ere.

– Agindua ematen dut, halaber, jendaurreko enkantean saltzeko hipotekatutako higiezina, hipoteka-eskubidea gauzatu dadin. Hala egin dela egiaztatuko da epaiaren betearazpenean, oinarri hartuta PZLko III. liburuaren IV. kapituluko arauak (681. artikulua eta hurrengoak).

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Isaac Morales Arregui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez gero, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea, oinarri hartuta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2018ko apirilaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala