123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3328
EBAZPENA, 2018ko ekainaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita honako deialdi honen diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideen izendapena: Euskal Kultura Ondarea babesteko ikerketa-lanak 2018-2019 aldian egiteko deialdia.
Aztertuta geratu da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 3ko Agindua, Euskal Kultura Ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena 2018-2019 aldirako.
Agindu horren 13. artikuluaren arabera, balorazio-batzorde horren osaera argitara emango da Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
Ondorioz, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:
Batzordeburua:
– Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Batzordekideak:
– Dona Gil Abad andrea, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.
– M.ª Teresa Izquierdo Marculeta andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
– Armando Llamosas Rubio jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria; batzordeko idazkari-lanetan jardungo du.
– Andoni Sáenz de Buruaga jauna, unibertsitate-irakaslea (UPV/EHU) eta izen handiko ikerlaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 20a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.