Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3327

AGINDUA, 2018ko ekainaren 19koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baitira ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2018. urteko diru-laguntzak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan bildutako xedapenekin bat etorriz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, besteak beste, ikus-entzunezkoen arloan garatzen diren arte eta kultura mailako jarduerak sustatu, finkatu eta hedatzeko eskumenak. Eskumen horiek Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailaren egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak esleitzen dizkio Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari.

Ondorio horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egokitzat jo du eskura dituen sustatze-bitartekoak erabiltzea. Diru-laguntzak emateko deialdi publikoak dira erabilitako bitarteko batzuk.

Kontuan hartuta ikus-entzunezkoen arloa egungo gizartean gero eta garrantzitsuagoa dela eta haren garapenak Euskal Autonomia Erkidegoko kultura eta ekonomia aberasten dituela, beste deialdi bat egin da, ikus-entzunezkoen sektorean aurkeztutako proiektuetan zentratuko dena. Deialdi honen bidez ikus-entzunezko lanak ekoiztea sustatuko da (zinemarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sortze-dokumentalak eta film laburrak).

Deialdi honen helburu nagusia kulturaren ikuspegitik gure lurraldean hain garrantzitsu eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura finka dadin sustatu eta laguntzea da. Horrela, proiektuei zuzendutako laguntza selektibo hauetako batzuk automatikoki ematen diren laguntza bihur daitezke, lortutako emaitzak kontuan hartuta edota betekizun jakin batzuk betetzen dituztela-eta emango direnak.

Halaber, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu duen eta sailaren web orrian argitaratu den Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren 2018-2020 urteetarako plan estrategikoaren barruan dago sartuta eta 2018rako urteko diru-laguntzen planean ere.

Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua betez, Kategorien araberako Salbuespen Erregelamendu Orokorra izenez ezagutzen dena, zeinaren bidez laguntza-kategoria zehatz batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten den, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluetan ezarritakoaren arabera; laguntzen erregimen hau Europar Batzordeari jakinarazteko betebeharretik salbuetsita dago barne-merkatuarekin bateragarria baita Tratatuaren 107. artikuluaren 3. apartatuaren arabera, 651/2014 Erregelamendu horren 54. artikuluaren eta I. kapituluan ezartzen diren baldintzak betetzen baititu.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea 2018ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen ekoizpenaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.

2.– Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoa guztira bi milioi eta berrehun eta hirurogei mila (2.260.000) eurokoa da, nahiz eta gehitzerik ere izango den, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

2. artikulua.– Laguntza-modalitateak.

Laguntza-modalitateak honako hauek dira:

1.– Film luze eta dokumentalen ekoizpenerako modalitate hauei zuzendutako laguntzak, agindu honetako II. kapituluan ezartzen diren baldintzetan:

a) Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

b) Aurrekontu txikiko zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

c) Zinemarako animaziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

d) Sortze-dokumental film luzeak ekoizpenerako laguntzak.

2.– Film laburrak ekoizteko laguntzak, III. kapituluan ezartzen diren baldintzetan:

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Deialdi honetako laguntzak eskuratu nahi dituztenek modalitate bakoitzean dauden baldintzak bete behar dituzte. Halaber, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete behar dituzte.

2.– Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

3.– Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014-07-31).

4.– Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko ditu, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten pertsonek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomi Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz ukatu dezake, baina, kasu honetan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

4. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Pertsona fisikoek bide elektronikoak erabili ahal dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero -presentziala edo elektronikoa-, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, hala xedatuta baitago Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan.

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

3.– Pertsona juridikoek bide elektronikoak erabiliz aurkeztuko dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

4.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak Administrazio-bulegoan eta euskadi.eus-en honako helbide honetan daude ikusgai:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/ikusentzunezkoak/y22-izapide/eu

Eskabidearen ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

5.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskaren Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duen moduan.

6.– Eskaerarekin batera, deialdi honetako modalitate bakoitzerako datozen kapituluetan adierazitako dokumentuak aurkeztuko dira.

Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak erabilitako bidea –presentziala edo elektronikoa- edonolakoa dela ere ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak eskatzen direnean, eta ereduaren formatuan aurkeztuko dira.

b) Bestelako dokumentazioa aurkeztuko da ahal bada PDF formatuan.

c) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.

d) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira kontsultatu ahal izateko, dagokion agirian.

7.– Eskabideak aurkeztearekin batera, eskatzaileak aukera izango du baimena emateko laguntzak kudeatzen dituen organoari dokumentazioaren zati bat ofizioz eskuratu edo egiaztatu dezan (identitate eta bizilekuari buruzko datuak), Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen eskumenen kalterik gabe.

8.– Eskabideak aurkezteak, deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

5. artikulua.– Laguntzak kudeatzea.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

6. artikulua.– Egindako akatsak zuzentzea.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten bada zerbait falta dela edo errakuntzak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horretarako hamar eguneko epea emango zaio, dagokion jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

Bitarteko elektronikoak erabiltzera behartua dagoen norbaitek bide presentziala erabiliz aurkezten badu eskaera, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio interesdunari. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

7. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

1.– Deialdi hau lehiaketa prozeduraren bitartez ebatziko da modalitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 51.4 artikuluan xedatutako eran (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako testu bategina).

2.– Proposamenik ez dagoelako edo dauden proposamenek balorazio fasean gutxieneko puntuazioa gainditzen ez dutelako modalitateetako bati –film laburrena salbu– bideratutako diru-kopurua agortzen ez bada, sobera geratzen den kopurua oraindik ebazteke dauden beste modalitateetako proiektuetara bideratuko du dagokion Balorazio Batzordeak, modalitate bakoitza finantzatzeko diru-zenbatekoa agortzearen ondorioz laguntzarik gabe geratzeko proposatu diren eta balorazio onena jaso duten proiektuen artean.

3.– Balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek diru-laguntza guztia jasoko dute, modalitate bakoitzean ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta modalitate bakoitzari bideratutako diru-zuzkidura osoa agortu arte.

4.– Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokiona jasotzerik ez duenean jadanik nahikoa diru-zuzkidudarik ez dagoelako, bakarrik emango zaio diru-laguntza baldin eta, batzordearen iritziz, eman dakiokeen laguntzaren zati horrek bermatzen badu proiektuaren bideragarritasuna.

5.– Laguntza jasotzeko, nahitaez lortu behar da modalitate bakoitzean ezartzen den gutxieneko puntuazioa.

8. artikulua.– Balorazio Batzordeak.

1.– Aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko eta baloratzeko, bi balorazio-batzorde eratuko dira:

a) Film laburren ekoizpena modalitatearen balorazio-batzordea.

b) Film luzeak eta dokumentalak ekoizteko modalitateen balorazio-batzordea.

2.– Batzordeetako kideak hauek izango dira.

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria, eta falta denean batzordekide zaharrenak ordezkatuko du.

Lau aditu-profesional, Kulturako sailburuordeak izendatuak eta aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak.

Batzordeetako idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik. Idazkariari dagokio batzordearen jokabidearen legalitate formalaz eta materialaz arduratzea.

Aldi berean, gai zehatzak aztertzeko Balorazio-batzordeen bileretan parte har dezakete bertaratuen gehiengoak onartzen dituen eta jorratu beharreko gaiari buruz jantzita dauden pertsona guztiek, eta hitz egin bai baina botorik ezin izango dute eman.

3.– Balorazio-batzorde horietarako izendatutako aditu-profesionalek ardurapeko aitorpena aurkeztu beharko dute, honakoak frogatzeko: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezartzen diren abstentziorako arrazoiren batean eroriak ez daudela; eskatzaileek aurkeztutako agiriak proiektuak baloratzeko baino ez direla erabiliko eta hori deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egin dela; eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako agiri guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.

4.– Balorazio-batzordeetako kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legearen 3.7 kapituluan xedatutakoa beteko da.

5.– Balorazio-batzordeen behin betiko osaera Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bitartez EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik interesatuek errefusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

6.– Batzorde horiek, adostasunez erabakiko dituzte eta Kulturako sailburuordeari aurkeztuko dizkiote onartzeko/ez onartzeko proposamenak, eta laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, diru-laguntzak emateko/ez emateko proposamenak.

Proposamen horietan ordezko onuradunak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera hauetakoren bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da, baina eskatutako kopuruaren barruan. Deialdiko baldintzei uko egin edo horiek onartu ez edo betetzen ez dituen onuradunak ordaindu zaion diru-laguntzaren zatia itzuli beharko dio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari.

7.– Balorazio-batzordeek, beharrezko ikusten dutenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei.

9. artikulua.– Diru-laguntzak elkartzeaz.

Laguntza publikoen zenbateko osoa ezingo da diruz laguntzeko moduko kostuen % 50 baino gehiago izan, salbu Europar Batasuneko estatu kide batek baino gehiagok finantzatutako mugaz haraindiko ekoizpena bada, eta estatu kide bat baino gehiagoko ekoizleak baditu. Horrelakoetan, laguntza publikoen zenbateko osoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 60 izan daiteke. Bigarren salbuespen bat ikus-entzunezko lan zailak dira, horietan laguntza publikoen zenbateko osoa % 100 izan daiteke. Ikus-entzunezko lan zailtzat honako hauek hartuko dira: film laburrak, jatorrizko bertsioa euskaraz denean edota aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetan (800.000 euro baino gutxiagokoak) zuzendariaren lehenengo edo bigarren obra denean.

10. artikulua.– Bateragarritasuna.

Agindu honetan ezarritako mugei kalterik egin gabe, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandakoak batera erabil daitezke helburu berbererako; betiere, horrek gainfinantzatzea ez badakar. Horrelakorik gertatuz gero, gehienez murritz dakiokeen kopurua murriztuko zaio emandako diru-laguntzaren zenbatekoari.

11. artikulua.– Ebazpena.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak esleitzeko prozedura Kulturako sailburuordeak ebatziko du, Balorazio-batzordeek egindako proposamena ikusi ondoren.

2.– Ebazpen hori sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

3.– Ebazteko epea igarota interesatuari ebazpena jakinarazten ez bazaio, dagokion eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du Administrazioa salbuesten, ordea, ebazpen adierazia emateko duen obligaziotik.

4.– Nolanahi ere, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du. Orobat, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da diru-laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea borondatez ordaintzeko epea igarota.

12. artikulua.– Jakinarazpenak izapidetzea presentzialean eta telematikoan.

1.– Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, Administrazioa Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedaturikoari jarraikiz, jakinarazpena egindakotzat joko da pertsona interesdunak edo, kasuan kasu, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea hark jakinarazpeneko egintza jaso izana elektronikoki sinatzearen biharamunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Interesatuari abisatu ahal zaio edozein euskarri elektroniko erabilita jakinarazpena duela helbide elektronikoan. Abisu hori aukerakoa da eta balio informatiboa baino ez du, eta abisurik ez badago horrek ez du eraginik jakinarazpen zuzentasunean.

Jakinarazitako egintza aipatutako Dekretuan aipatzen den helbide elektronikoan interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

13. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona/erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

b) Onuraduna erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bankuko datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko inprimakia aurkeztea.

c) Diru-laguntzari eman zaion xede horretarako erabiltzea.

d) Ogasuna eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

e) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea. Aldaketak idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari, eta honek jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost egun balioduneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.

f) Laguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo diru-laguntzak jasotzen diren jakinaraztea.

g) Onuradunek konpromisoa hartzen dute diruz lagundutako lanen hasierako kredituei dagozkien informazio, publizitate, sustapen eta izenburu guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan lanak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz egin direla adierazteko.

h) Argitaratutako promozio-material guztien ale bat Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan aurkeztea.

i) Ekoizpenaren jatorrizko bertsioa euskaraz denean filmaren emanaldi guztiak Euskal Erkide Autonomoko zine areto komertzialetan, zine jaialdietan edo ikus-entzunezko jaialdietan hizkuntza horretan izan beharko dira, azpitituluak edozein hizkuntzatan direlarik.

j) Agindu honetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntza eta diru-laguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak ere.

k) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak.

14. artikulua.– Kitapen-ebazpena.

Laguntza emateko orduan kontuan izan ziren baldintzetakoren bat aldatu delako –baina helburua beteta–, aldi berean beste edozein entitate publiko eta pribatuk emandako diru-laguntza jasotzea izan badu, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Diru-laguntza esleitzeko orduan kontuan hartu den aurrekontuaren justifikazioa % 75 baino txikoagoa baldin bada diru-laguntzaren kopurua gutxituko da proportzionalki. Horretarako, Kulturako sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du, eta esleitu diren laguntzen zenbatekoak berregokituko dira bertan.

15. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

1.– Honelakoak izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

c) Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epearen barruan.

d) Aurkeztutako proiektuan Kulturako sailburuordeak baimendu gabeko aldaketaren bat egitea.

e) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluaren b), c), d), e), f) edota g) ataletan aurreikusitakoak.

2.– Horrelako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena, aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak.

II. KAPITULUA
FILM LUZEAK EKOIZTEKO DIRU-LAGUNTZAK

16. artikulua.– Laguntzen xedea.

1.– Ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzen xedea jarraian zehazten diren ekoizpen-modalitateak izango dira. Laguntza hauei zuzendutako zuzkidura bi milioi ehun mila (2.100.000,00) eurokoa da, modalitate bakoitzean finkatzen denaren arabera banatua.

2.– Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukera izango deialdi honetan ezartzen den eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen filmaketa amaituta duten obrek.

3.– Diruz lagunduko diren ekoizpen-modalitateak honako hauek dira:

a) Zinemarako fikziozko film luzeen ekoizpena, kapitulu honetako I. atalean ezartzen diren baldintzetan.

b) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeen ekoizpena, II. ataleko baldintzetan.

c) Zinemarako animaziozko film luzeen ekoizpena, III. ataleko baldintzetan.

d) Sortze-dokumental film luzeen ekoizpena, IV. ataleko baldintzetan.

17. artikulua.– Onuradunak.

1.– Ekoizpenerako laguntzak eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea eta laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea.

2.– Ekonomia-intereseko Taldeek, beti ere sozietatearen helburua ekoizpen jardueretan aritzea bada eta Merkataritza Erregistroan horrela inskribatuta baldin badago, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte ekoizpen-etxe independenteek bezalaxe. Ekonomia-intereseko Taldea osatzen duten ekoizle ez independenteek ezingo dute kapital sozialaren % 20 baino gehiago eduki ekoizpen prozesuak irauten duen bitartean. Horrela xedatzen du Zineari buruzko, abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n) 1.2 artikuluak.

Agindu honetako 26.1.3, 29.1.3, 32.1.3 eta 35.1.3 artikuluetan aurreikusten den eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidearen balorazioa eskabidearekin batera izendatzen den Ekonomia-intereseko Taldearen kide independenteari buruzkoa izango da.

3.– Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

4.– Pertsona fisiko edota juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluak zer dioen hartuko da aintzakotzat.

18. artikulua.– Betekizunen akreditazioa eta aurkeztu beharreko agiriak.

Film luzeen eta dokumentalen ekoizpenerako modalitateetan eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:

1.– Eskatzaileari dagokionez:

1.1.– Identitateari buruzko datuak: Eskaera sinatzen duenaren identitatearen egiaztagiria.

Administrazio publikoak esleitua dituen egiaztapen-, kontrol- eta ikuskaritza-ahalmenak alde batera utzi gabe, pertsona edo entitate eskatzaileak, espresuki eman dezake baimena organo kudeatzaileak datu horiek lortu edo egiaztatzeko.

1.2.– Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, pertsona edo eskatzaileak baldintza hauek betetzen dituela, eta horretarako ez du pertsona edo entitate horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak.

1.3.– Pertsona juridikoak izanez gero: Administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateak eskaeran zein erregistrotan dagoen inskribaturik azalduz gero, ez da beharrezkoa izango horren inguruko dokumentaziorik.

Beste administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek egiaztatu beharko dute sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkien erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria eta ordezkaria den pertsonaren identitatea, eta honek daukan legezko ordezkaritzako ahalmena.

1.4.– Eskatzailea Ekonomia-intereseko Taldea bada, taldea osatzen duten entitateak zehazten duen adierazpena eta horrez gain taldearen konpromisoa. Konpromiso honen bidez bermatuko da taldea osatzen duten ekoizle ez independenteek kapital sozialaren % 20 baino gehiago ez dutela izango ekoizpen prozesuak irauten duen bitartean.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpen eta haien zenbatekoa, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

b) Proiektuaren argibide-memoria.

c) Gidoiaren sinopsia.

d) Gidoia.

e) Jatorrizko gidoiaren edota lanaren jabego intelektualaren eskubideen ziurtagiria; ziurtagiririk ez bada aurkezten, eskubideak lagatzeko kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatu.

f) Aurrekontua, partidaka zehaztua.

g) Ekoizpen-plana.

h) Finantzaketaren plana, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

i) Fitxa teknikoa eta artistikoa.

j) Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizlearen historial profesionala.

k) Proiektuan proposatu den zuzendariaren idatzizko onarpena.

l) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

m) Merkaturatzeko eta banaketarako plan zehaztua.

n) Koprodukzio kontratuen kopia konpultsatuak:

– Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpena, ICAAk emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioa.

– Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioa.

o) Enpresa-ekoizlearen azken bost urteotako historial profesionala eta datozen bi urteotako ekoizpen-aurreikuspenak, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

19. artikulua.– Kontsiderazio orokorrak laguntzen mugen inguruan.

1.– Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

– Ez du ekoizpenerako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktoreen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

2.– Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko ekoizpenaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 17. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

– Ez du ekoizpenerako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo produktorekide guztiek batera, egindako inbertsioaren % 50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz e dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

3.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek ekoizpenean duten titulartasunaren kuotak, bai eta 23.b) artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzkoa egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota diru-laguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

20. artikulua.– Behin betiko agiriak.

1.– Laguntza eman dela jakinarazten denetik, ekoizpen-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuari dagozkion honako agiriak aurkezteko, bide presentziala zein bide elektronikoa erabiliz pertsona fisikoen kasuan, eta bide elektronikoa erabiliz pertsona juridikoak direnean, honako gune honetan https:// www.euskadi.eus/niregestioak

– Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

– Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

– Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

– Pertsonal artistikoarekin (aktore nagusiak) eta teknikariekin (zuzendariak eta ekipo-buruak) sinatutako kontratuak.

– Beste laguntza edota diru-laguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen ardurapeko aitorpena.

– Produktorekide izateko behin betiko kontratuak (hala badagokio).

– Filma ustiatzeko eskubideen behin betiko kontratuak.

– Ekoizpen-etxeak ekoizpenak irauten duen denboran bertako pertsonalari Gizarte Segurantzan alta emango zaiola egiaztatzen duen ardurapeko aitorpena ere.

2.– Finantzaketa-plana egiaztatzeko, honako jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak ekarriko dira:

– Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin sinaturiko kontratuak.

– Onuradunak finantzaketa-planean bildutako fondo propioak benetan badaudela, banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuta.

– Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo diru-laguntzen egiaztapena.

– Ekoizpenaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.– 1. idatzi-zatian adierazitako agiriak aurkezten ez badira, Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bidez zera aginduko da: proiektu horretarako oraindik ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio-batzordeak hautatutako proiektuen zerrendako hurrengoari esleitzeko, itzulketa-prozeduraren ondoren.

21. artikulua.– Laguntza jasotzen duen ekoizpena egiteko epea.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, erakunde onuradunak gehienez ere bi urteko epea izango du film luzea filmatzen hasteko eta hiru urteko epea, berriz, filma ekoizten amaitzeko eta lehen kopia estandarra lortzeko. Zinemarako diren animaziozko film luzeei dagokionez erakunde onuradunak hiru urteko epea izango du filmaren ekoizpena amaitzeko.

22. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Zuzendaritza kudeatzaileak Ogasuna eta Ekonomia Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

a) Laguntza emateko unean lehenengo % 20 ordainduko da.

b) % 45, proiektuaren behin betiko agiriak, 20. artikuluan deskribatzen direnak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jasotzen direnean, beti 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) % 15, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean, edota story board-a amaitu denaren komunikazioa jasotzean animaziozko film luzeen kasuan eta beti 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

d) Gainerako kopurua (% 20), honako agiriak jasotzean eta beti 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago:

– Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 23. artikuluko e) idatzi-zatian adierazi bezala.

– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

– Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta ekoizpenaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa pertsona fisikoak direnean, eta bide elektronikoa erabiliz soilik pertsona juridikoak direnean, https:// www.euskadi.eus/niregestioak gunean.

23. artikulua.– Betebeharrak.

Ekoizpen-etxe onuradunak honako baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

a) Laguntza eman dela jakinarazten denetik bi urteko epean filmatzen hastea; epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio luzatu ahal izango da soil-soilik. Betebehar honek ez dagokie zinemarako diren animaziozko film luzeei.

b) Onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 32, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

c) Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

d) Ekoizpena gehienez laguntza eman dela jakinarazten denetik hiru urteko epean amaitzea.

e) Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei horma-irudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

f) Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta ekoizpenaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

g) Aurrekontu txikiko zinemarako diren fikziozko film luzeei dagokionez filmaren kostua 800.000 euroko gehiengo mugari eustea. Muga hori gainditzekotan, laguntzaren kopurua gutxituko da ekoizpenaren kostuaren % 20ko mugara iritsi arte, beti ere jasotako diru-laguntzak portzentaje hori gainditzen badu.

I. ATALA
ZINEMARAKO DIREN
FIKZIOZKO FILM LUZEAK EKOIZTEKO LAGUNTZAK

24. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntzen modalitate honetan, 27. artikuluaren 1. atalean ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituzten edozein hizkuntzatako zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

25. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira zortziehun eta hirurogei mila (860.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun mila (300.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan.

26. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea: ekoizpen-proiektuaren balorazioa (75 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 25 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, ekoizpen- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuta eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo produktorekideen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60koko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 punturaino.

1.3.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, enpresaren antzinatasuna, finantza-erakundeen txostena eta azken hiru urtealdietako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena.

1.4.– Filmaketa Euskadin egitea: 5 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak ekoizpen-aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

1.5.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin egoitza duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50tik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

1.6.– Euskadiko talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 15 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: Zuzendaria: 3 puntu, gidoilaria: 2 puntu, argazki zuzendaria: puntu bat, musikaren egilea: puntu bat, ekoizle exekutiboa: puntu bat, ekoizle zuzendaria: puntu bat, zuzendari-laguntzailea: puntu bat, zuzendari artistikoa: puntu bat, muntatzailea: puntu bat, aktore nagusiak: 2 puntu, bigarren mailako aktoreak: puntu bat.

1.7.– Emakumearen parte-hartzea zuzendaritza, gidoilaritza edota ekoizle exekutibo lanetan, eta generoen arteko proiekzio orekatua eta ez estereotipatuaren aldeko obraren ekarpena, gehienez 5 punturaino.

1.8.– Zuzendari hasiberria: 2 punturaino. Zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea denean.

1.9.– Proiektuaren ibilbidea: 3 punturaino, honako irizpideen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitateetako batean diru-laguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena. Kontuan izateko diru-laguntza horiek burututa eta behar bezala justifikatuta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera, 2 puntu; eta koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, puntu bat.

Lehen fase honetan gutxienez 35 puntura iristen ez direnak, deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea: proiektuaren balio artistiko eta kulturala (75 puntu):

2.1.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino. Honako irizpideen arabera emandakoak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

2.2.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 10 punturaino.

2.3.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizle exekutiboaren historial profesionala, gehienez 10 punturaino.

2.4.– Banaketa eta marketing estrategia, gehienez 15 punturaino.

2.5.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 10 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 35 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

II. ATALA
AURREKONTU TXIKIKO ZINEMARAKO DIREN
FIKZIOZKO FILM LUZEAK EKOIZTEKO LAGUNTZAK

27. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

1.– Laguntzen modalitate honetan, zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da beti ere aurrekontua 800.000 eurokoa baino txikiagoa baldin bada eta honako baldintzetako bat betetzen badu:

– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz izatea.

– Zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea izatea.

2.– Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

28. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira bostehun mila (500.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) euro gainditu.

29. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea: ekoizpen-proiektuaren balorazioa (75 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 25 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, ekoizpen- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuta eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo produktorekideen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 5 punturaino.

1.3.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, enpresaren antzinatasuna, finantza-erakundeen txostena eta azken hiru urtealdietako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena.

1.4.– Filmaketa Euskadin egitea: 10 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak ekoizpen-aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

1.5.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin egoitza duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50tik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

1.6.– Euskadiko talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 15 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: Zuzendaria: 3 puntu, gidoilaria: 2 puntu, argazki zuzendaria: puntu bat, musikaren egilea: puntu bat, ekoizle exekutiboa: puntu bat, ekoizle zuzendaria: puntu bat, zuzendari-laguntzailea: puntu bat, zuzendari artistikoa: puntu bat, muntatzailea: puntu bat, aktore nagusiak: 2 puntu, bigarren mailako aktoreak: puntu bat.

1.7.– Emakumearen parte-hartzea zuzendaritza, gidoilaritza edota ekoizle exekutibo lanetan, eta generoen arteko proiekzio orekatua eta ez estereotipatuaren aldeko obraren ekarpena, gehienez 5 punturaino.

1.8.– Proiektuaren ibilbidea: 5 punturaino, honako irizpideen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitateetako batean diru-laguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena, hiru puntu. Kontuan izateko diru-laguntza horiek burututa eta behar bezala justifikatuta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera. Koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

Lehen fase honetan gutxienez 35 puntura iristen ez direnak, deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea: proiektuaren balio artistiko eta kulturala (75 puntu):

2.1.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino. Honako irizpideen arabera emandakoak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

2.2.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 10 punturaino.

2.3.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizle exekutiboaren historial profesionala, gehienez 10 punturaino.

2.4.– Proposamenaren izaera berritzailea, gehienez 10 punturaino

2.5.– Banaketa eta marketing estrategia, gehienez 10 punturaino.

2.6.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 35 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

III ATALA
ZINEMARAKO DIREN ANIMAZIOZKO
FILM LUZEAK EKOIZTEKO LAGUNTZAK

30. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

31. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira bostehun mila (500.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan.

32. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea.– Ekoizpen-proiektuaren balorazioa (75 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 25 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, ekoizpen- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuta eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo produktorekideen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 punturaino.

1.3.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, enpresaren antzinatasuna, finantza-erakundeen txostena eta azken hiru urtealdietako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena.

1.4.– Animazio-prozesua Euskadin egitea: 5 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira animazio prozesuak iraungo duen denboratik Euskadin egingo diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, animazio prozesua edonon eginda ere, eskatzaileak ekoizpen-aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

1.5.– Euskadin egindako: 5 punturaino. Euskadin egoitza duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, edo koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50tik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

1.6.– Euskadiko talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 15 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: Zuzendaria: 3 puntu, gidoilaria: 2 puntu, animazio zuzendaria: 2 puntu, musikaren egilea: puntu bat, ekoizle exekutiboa: puntu bat, hondo-diseinatzailea: puntu bat, ekoizpen-zuzendaria: puntu bat, zuzendari artistikoa: puntu bat, muntatzailea: puntu bat, bikoizketa-aktoreak: 2 puntu.

1.7.– Emakumearen parte-hartzea zuzendaritza, gidoilaritza edota ekoizle exekutibo lanetan, eta generoen arteko proiekzio orekatua eta ez estereotipatuaren aldeko obraren ekarpena, gehienez 5 punturaino.

1.8.– Proiektuaren ibilbidea: 5 punturaino, honako irizpideen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitateetako batean diru-laguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena, 3 puntu. Kontuan izateko diru-laguntza horiek burututa eta behar bezala justifikatuta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera. Koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

Lehenengo fase honetan gutxienez 35 puntura iristen ez diren eskabideak kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea.– Proiektuaren balio artistiko eta kulturala (75 puntu):

2.1.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

2.2.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 10 punturaino.

2.3.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizle exekutiboaren historial profesionala, gehienez 15 punturaino.

2.4.– Banaketa eta marketing estrategia, gehienez 15 punturaino.

2.5.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 35 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

IV ATALA
SORTZE-DOKUMENTAL FILM LUZEAK EKOIZTEKO LAGUNTZAK

33. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumental film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio honetarako, honakoak izango dira sortze-dokumental film luzeak: errealitatetik hartutako gaia duten proiektuak; lanak originala izan behar du eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana, gutxienez merkataritza-ordu beteko iraupena dutenak eta zinema edota telebistarako direnak.

34. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira berrehun eta berrogei mila (240.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurogei mila (60.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan.

35. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea: ekoizpen-proiektuaren balorazioa (75 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 30 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, ekoizpen- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuta eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo produktorekideen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 punturaino.

1.3.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, enpresaren antzinatasuna, finantza-erakundeen txostena eta azken hiru urtealdietako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena.

1.4.– Filmaketa Euskadin egitea: 5 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak ekoizpen-aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

1.5.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin egoitza duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50tik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

1.6.– Euskadiko talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 10 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: Zuzendaria: 3 puntu, gidoilaria: 1 puntu, argazki zuzendaria: 1 puntu, musikaren egilea: 1 puntu, ekoizle exekutiboa: 1 puntu, ekoizle zuzendaria: 1 puntu, muntatzailea: 1 puntu, soinu-burua: 1 puntu.

1.7.– Emakumearen parte-hartzea zuzendaritza, gidoilaritza edota ekoizle exekutibo lanetan, eta generoen arteko proiekzio orekatua eta ez estereotipatuaren aldeko obraren ekarpena, gehienez 5 punturaino.

1.8.– Proiektuaren ibilbidea: 5 punturaino, honako irizpide hauen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitateetako batean diru-laguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena. Kontuan izateko diru-laguntza horiek burututa eta behar bezala justifikatuta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera, 3 puntu; eta koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

Lehen fase honetako balorazioan gutxienez 35 puntura iristen ez diren eskabideak deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea: proiektuaren balio artistiko eta kulturala (75 puntu):

2.1.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

2.2.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 10 punturaino.

2.3.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizle exekutiboaren historial profesionala, gehienez 15 punturaino.

2.4.– Banaketa eta marketing estrategia, gehienez 15 punturaino.

2.5.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 35 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

III. KAPITULUA
FILM LABURRAK EKOIZTEKO LAGUNTZAK

36. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da.

Horretarako, film laburtzat edozein euskarritan egindako filmak hartuko dira, iraupen gomendatua 60 minutukoa baino gutxiagokoa dutenak.

37. artikulua.– Onuradunak.

Film laburren ekoizpenerako laguntzak eskuratzeko honako baldintza hauek bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea eta laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea.

38. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta hirurogei mila (160.000,00) eurokoa da.

2.– Proiektu zehatz batera zuzendutako kopuruak ezingo du inoiz filmaren gastu-aurrekontuaren % 60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere.

3.– Laguntza koprodukzio baterako denean, koprodukzio-kontratuaren kopia konpultsatua ekarriko da eta eskatzaileak emaitzazko ikus-entzunezko ekoizpenean gutxienez % 20ko partaidetza izan beharko du. Ekoizpen bat 17. artikuluaren arabera onuradun gerta daitekeen enpresa batek baino gehiagok koproduzitzen badute, enpresa bakoitzak izan duen partaidetza batu eta hori hartuko da kontuan.

4.– Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

39. artikulua.– Betekizunen akreditazioa eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak aurkezteko argibideak bide presentziala zein elektronikoa erabiliz eta gainerako eredu guztiak eskuragarri daude bai administrazio-bulegoetan bai egoitza elektroniko honetan ere: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/ikusentzunezkoak/y22-izapide/eu

Film laburren produkziorako modalitatean eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira.

1.– Eskatzaileari dagokionez.

1.1.– Identitateari buruzko datuak: Eskaera sinatzen duenaren identitatearen egiaztagiria.

Gutxienez diru-laguntzen Agindua argitaratu baino urtebete lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dela ziurtatzen duen errolda-ziurtagiria, eskatzailea pertsona fisikoa baldin bada

Administrazio publikoak esleitua dituen egiaztapen-, kontrol- eta ikuskaritza-ahalmenak alde batera utzi gabe, pertsona edo entitate eskatzaileak, espresuki eman dezake baimena organo kudeatzaileak datu horiek lortu edo egiaztatzeko.

1.2.– Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, pertsona edo eskatzaileak baldintza hauek betetzen dituela, eta horretarako ez du pertsona edo entitate horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak.

1.3.– Pertsona juridikoak izanez gero: Administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateak eskaeran zein erregistrotan dagoen inskribaturik azalduz gero, ez da beharrezkoa izango horren inguruko dokumentaziorik.

Beste administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek egiaztatu beharko dute sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkien erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria eta ordezkaria den pertsonaren identitatea, eta honek daukan legezko ordezkaritzako ahalmena.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpen eta haien zenbatekoa, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

b) Proiektuaren argibide-memoria.

c) Gidoiaren sinopsia (gehienez 5 orri).

d) Gidoia.

e) Jatorrizko gidoiaren edota lanaren jabego intelektualaren eskubideen ziurtagiria; ziurtagiririk ez bada aurkezten, eskubideak lagatzeko kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatu.

f) Aurrekontua, partidaka zehaztua.

g) Proiektuaren finantzaketa-plana.

h) Fitxa teknikoa eta artistikoa.

i) Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizlearen historial profesionala.

j) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

k) Ekoizpenkidetza-kontratuak, hala behar izanez gero.

40. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

a) Proiektuaren interes orokorra (% 20), bereziki ekimen artistiko berriak eskaintzeko ematen dituen aukerak eta Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo batekoarekin, duen erlazioa baloratuz.

b) Ekoizpen-proiektuaren balorazioa (% 30). Bereziki honakoak izango dira kontuan:

– Aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (% 10).

– Inplikatzen diren enpresa- eta giza baliabideak (% 10): ekoizpen-etxe, zuzendari eta gidoilariaren curriculuma. Ekoizpen-etxeen, zuzendarien eta gidoilarien historian, aurretik egindako lanak kontuan hartuko dira eta egindako proiektuak ez ezik, jendaurrean izandako eragina eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan agertzen diren kritikak baloratuko dira.

– Film laburraren garapena Euskal Autonomia Erkidegoan (% 10). Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak ekoizpen-aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

c) Autofinantzaketa- edo finantzaketa pribatuaren maila (% 15), bereziki ekoizpen-etxe eskatzailearen enpresa-arriskua kontuan hartuta eta, koprodukzioei dagokienez, baita euskal ekoizpen-etxeen partaidetza-ehunekoaren maila ere.

d) Zinematografikoki garatu beharreko gidoiaren kalitatea (% 20).

e) Ikus-entzunezko sortze-lanaren ekoizpenean edo garapenean, Euskadin bizi diren edo bertan egoitza duten artista, teknikari edo profesionalen parte hartzea (% 10). Atal honetan puntuaziorik altuena lortzeko ez da beharrezkoa izango aurrekontuaren % 50 baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan gastatzea.

f) Emakumearen parte-hartzea zuzendaritza, gidoilaritza edota ekoizle exekutibo lanetan, eta generoen arteko proiekzio orekatua eta ez estereotipatuaren aldeko obraren ekarpena (% 5).

Balorazio-baremoaren % 50, gutxienez, lortzen ez duten eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

41. artikulua.– Film laburra egiteko epea.

Onuradunak 2019ko abenduaren 31 arte izango du deialdi honetan ezartzen diren betebeharrak betetzeko.

42. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Film laburrak egiteko emandako laguntzaren ordainketa honela banatuko da:

1.– Laguntza emateko unean lehenengo % 50 ordainduko da. Pertsona juridikoen kasuan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa.

2.– % 30, ekoizpen-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

3.– Gainerako kopurua (% 20) ere 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, honako agiriak jaso eta gehienez hamabost egunera:

a) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren izenean eta jabetzapean, Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei horma-irudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

b) Proiektua garatzeak dakartzan gastuei buruzko txostena euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera eta egin diren gastuak behar bezala frogatzen dituzten jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuen bitartez eta ordainketa egiaztatzen duten agirien bitartez. Hau frogatzeko beste bide bat ICAAk edo finantza-auditoretzak onetsitako kostu-ziurtagiria aurkeztea da.

c) Beste laguntza batzuei buruzko ardurapeko aitorpena.

d) ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa pertsona fisikoak direnean, eta bide elektronikoa erabiliz soilik pertsona juridikoak direnean, https:// www.euskadi.eus/niregestioak gunean

43. artikulua.– Betebeharrak.

Agindu honetako 13. artikuluan adierazitako betebeharrei kalterik egin gabe, ekoizpen-etxe onuradunak honako betebehar hauek izango ditu:

a) Lehenengo ordainketa jaso eta gehienez sei hilabeteko epean filmatzen hastea. Epe hau behar bezala justifikatutako arrazoiren bat dela medio baino ezingo da luzatu.

b) Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

LehenENgo XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetan zehazten diren modalitateen zuzkiduren kopuruak igo daitezke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatutakoan aurrekontuan agortu gabe gera daitezkeen diru-baliabideen arabera; diru-laguntzei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da hori. Hala gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da horren berri Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Bigarren XEDAPEN GEHIGARRIA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Lege Aholkularitzaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena emate dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 19a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala